→Arrigorriaga

Armeniako ordezkariek Arrigorriaga, Basauri eta Galdakaon egiten den lana ezagutuko dute

euskadi armenia 2016 bista arrigorriaga basauri galdakao

Armeniako udalerrietako ordezkariak Euskadira etorri dira, bertako Udaletan egiten den lana lehen eskutik ezagutzeko helburuarekin

Armeniako hamairu udalerritako hogei bat ordezkari Euskadira etorri dira, bertako udalerrien gobernamentu onaren arloan egiten den lana lehen eskutik ezagutzeko helburuarekin. Besteak beste, etika publikoa, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea aztertuko dute.

Ordezkari armeniarrak Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin bildu da gaur eta ostiralera arte bertan izango dira. Bisitaldia Europako Kontseiluak antolatu du.

Armeniaren bisitaren programa

Uztailak 20, asteazkena

09:30-11:30 Eudel Bilbo. Herritarren parte-hartzearen nondik norakoak euskal udalerrietan: Amurrio, Basauri eta Galdakao

12:00 Getxoko Udalera bisita: Gardentasuna eta gobernu irekia

Uztailak 21, osteguna

09:30-11:30 Eudel Bilbo. Udalerrien arteko lankidetza-proiektuak: gardentasun-sarea, agenda lokalak eta Herritarrentzako Informazio eta Arreta Zerbitzuak

13:00 Gipuzkoako Foru Aldundira bisita

Uztailak 22, ostirala

09:00 Eudel Bilbo. Bilbao Metropoli-30 Fundazioa: Bilbo eraldatze-prozesuaren aurkezpena

10:30 Basauriko Udalera bisita: Herritarrentzako Informazio eta Arreta Bulegoa

12:30 Arrigorriagako Udalera bisita: udalaren antolakuntza berriztatzaileak eta Herritarrentzako Areta Zerbitzua

Gora