→Arrigorriaga

11/13 makroepaiketan auziperatutako Rober Novalen aldeko Elkartasun Eguna ospatuko dute Arrigorriagan

Roberto Noval Arrigorriagako bizilagunaren eta 11/13 makroepaiketan auziperatutakoen aldeko Elkartasun Eguna ospatuko dute uztailaren 13an Arrigorriagan.

Herrira antolakundeko kide izatea leporatuta, 13 urte eta erdiko espetxe zigorrari egin behar dio aurre Novalek / Utzitakoa

Roberto Noval Arrigorriagako bizilagunaren eta 11/13 makroepaiketan auziperatutakoen aldeko Elkartasun Eguna ospatuko dute uztailaren 13an Arrigorriagan. Presoen eskubideen alde jardun diren kolektibo eta elkarte ezberdineko 47 lagun daude auzipetuta Espainiako Auzitegi Nazionalean. Roberto Novali Herrira antolakundeko kide izatea leporatzen diote eta 13 urte eta erdiko espetxe zigor eskaerari egin beharko dio aurre irailaren 16an Madrilen hasiko den epaiketan.

Rober Herrian mugimenduak antolatu du uztailaren 13ko Elkartasun Eguna. Besteak beste, Novali zein gainontzeko auziperatuei elkartasuna adieraztea eta gaia gizarteratzea da ekimenaren helburua. Herri bazkaria egingo dute eguneko hitzordu nagusi gisa, herriko plazan. Tiketak Aldapa tabernan daude salgai, 15 euroan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak