→Arrigorriaga

Arrigorriagako 19 urteko neska harrapatu eta hil du trenak Laudion

laudio-renfe-areta-2016-ertzaintza-geltokia

Anbulantzia bertaratu da, baina zaurien ondorioz hil da. 17:35ean jazo da gertakaria.

19 urteko emakumezkoa harrapatu du Renfeko tren batek Aretako geltokian, Laudion. Anbulantzia bertaratu da, baina zaurien ondorioz hil da. 17:35ean jazo da gertakaria.

Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez, neska Arrigorriagakoa zen. Trenaren gidaria Basurtuko ospitalera eraman dute antsietate krisialdia izan du eta. Polizia ikertzen ari da zerk eragin duen istripua.

Argazkia: Aiaraldea.eus

Gora