→Arrigorriaga

220 zuhaitz landatuko dituzte Mendikosolo parkean, Arrigorriagako Zuhaitz Egunean

arrigorriaga zuhaitz eguna 2016 mendikosolo

Zuhaitz Eguna ospatuko dute igandean, martxoaren 24an, Arrigorriagan. Hain zuzen ere, 40 haritz, 40 arte, 40 astigar, 20 madariondo, 20 sagarrondo, 40 zumar eta 20 pikondo landatuko dituzte Mendikosolo parkean.

Haritzak, arteak, astigarrak, madariondoak... landatuko dituzte Mendikosolon / Geuria

Zuhaitz Eguna ospatuko dute igandean, martxoaren 24an, Arrigorriagan. Hain zuzen ere, 40 haritz, 40 arte, 40 astigar, 20 madariondo, 20 sagarrondo, 40 zumar eta 20 pikondo landatuko dituzte Mendikosolo parkean. 11:00etatik 14:00etara egingo dute landaketa, eta aldi berean ingurumenari buruzko tailerrak antolatu dituzte ere. Umeentzako puzgarriak izango dira goiz osoan zehar bai eta familian aritzeko jolasak: besteak beste, zapitxoa, sokasaltoa, sokatira, zaku-lasterketa, jausgailua eta arku jolasa prestatu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak