→Arrigorriaga

35 film lehiatuko dira Arrigorriagako XIII. Umorea Labur Jaialdian

Asteartea eta larunbata bitartean ospatuko da zine jaialdia Lonbo aretoan. Amaierako gala Mikel Losada eta Lander Otaola aktoreek aurkeztuko dute. Aurten, Elena Iruretak jasoko du ohorezko saria.

Arrigorriagako Udalak aurten ere Lanbarri Kultur Elkartea babestu du Umorea Labur Jaialdiaren hamahirugarren edizioa antolatzeko. Sail ofiziala gaur, abenduak 16, hasiko da 19:00etan Lonbo Aretoan. Guztira, 35 film labur lehiatuko dira bertan. Hitzordu horretan sariketa aurkeztuko da eta lehenengo lanak eskainiko dira. “Oraingo honetan ere jaialdiak makina bat algara eragingo ditu“, diote antolatzaileek.

Gainerako lanak asteazkena eta ostirala bitartean eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera. Era berean, abenduaren 19an 21:00etan “Nerbioiko Film Laburrak” ikusteko tartea ere egongo da. Larunbatean, abenduaren 20an, jaialdi amaierako gala egingo da, eta epaimahaiak emandako sariak banatuko dira. Aurten, Sara Cózar aktorea, Asier Guerricaechebarria gidoilari eta ekoizlea eta Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean doktore den Vanesa Fernándezek osatuko dute epaimahaia.

Gala Mikel Losada eta Lander Otaola aktoreek aurkeztuko dute eta oraingo honetan, ohorezko saria Elena Irureta aktoreak jasoko du. Gainerako sariak umorezko film labur onenari (1.200 euro eta Txantxarria), zuzendari onenari (600 euro eta Txantxarria), ikusleen balorazio onena jaso duen film laburrari (600 euro eta Txantxarria), eta Gazte onenari (600 euro eta Txantxarria) emango zaizkie.

black porn

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|