→Arrigorriaga

Abdominal hipopresiboen tailerra Arrigorriagan apiriletik ekainera

Apirilean, maiatzean eta ekainean abdominal hipopresiboen tailerra eskainiko dute Arrigorriagako udal kiroldegian, astearteetan eta ostegunetan, 20:30etik 21:20era. Aurreikuspenen arabera, apirilaren 4an hasiko da ikastaroa.

Tailerraren helburua da zoru pelbikoko muskulatura indartzea, erditzeak, menopausiak edo adinak eragindako narriaduraren ondoren. Era berean, gernua galdu edota puxika, umetokia edo ondestea erortzen diren egoerak prebenitzeko egokia da.

15 LEKU

Ikastaroan 15 lagunek parte hartu ahal izango dute. Horretarako izena ematea beharrezkoa da. Arrigorriagako kiroldegiko bazkideek martxoaren 25era arte daukate izena emateko eta 51 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkide ez direnek martxoaren 26tik aurrera egin dezakete inskripzioa eta 93 euro ordaindu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak