→Arrigorriaga

Programa | Scape rooma parrokian, piraguen jaitsiera, bertso bazkaria… Abusuko Aste Kulturalean

Martxoaren 31tik apirilaren 7ra burutuko dute Abusun (Arrigorriaga) aste kulturala. ‘Berdintasunean bete betean’ lelopean, mota guztierako jarduerak antolatu dituzte auzoan.

Martxoaren 31tik apirilaren 7ra burutuko dute Abusun (Arrigorriaga) aste kulturala. ‘Berdintasunean bete betean’ lelopean, mota guztietako jarduerak antolatu dituzte auzoan: irteerak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, bertso bazkaria, Scaperroma, tailerrak… Adin tarte guztientzako. Halaber, Bookface erakusketa izango da apirilaren 3tik 6ra Liburu Azokan. Piraguen jaitsieran izena emateko abususarean@gmail.com helbidera idatzi behar da, apirilaren 3a baino lehen (13 euro pertsona bakoitzeko). Euria egitekotan, Ibaizabal landako karpan, Institutuan edo eskolan burutuko dituzte jarduerak.

ABUSUKO ASTE KULTURALA-EGITARAUA
Martxoak 31, igandea
10:00 Bolintxura irteera (Ollargango aparkalekuan)
12:30 Bideo emanaldia + Mokadutxoa (Buiako Kultur Etxea)

Apirilak 1, astelehena
12:00-13:30 Liburu aurkezpena: Un melón en la maleta (Amaia Barrena). Gaia: Anorexia. Abusuko Zentro Soziokulturala
16:30-18:00 Familientzako tailerra (3-12 urte). Eskolako ludotekan

Apirilak 2, asteartea
12:00-13:30 Liburu aurkezpena: Eva no fue la primera (Cristina Gutierrez). Gaia: Mikromatxismoak. Abusuko Zentro Soziokulturala
18:00 Ipuin kontaketa (+5 urte): Liburuzaina estu eta larri (Gus Marionetas Konpainia). Ibaialdeko liburutegian
19:00 Tailerra: Komunikazioa (16-30 urte). Susterra lokalean

Apirilak 3, asteazkena
11:00 Liburu Azokaren aurkezpen ekitaldia. Ibaizabal landan
12:00 Liburu aurkezpena: Eres una estrella (Eider Pacheco Ferreiro). Gaia: Neskatoen aldaketa biologikoak. Karpan
16:00  Arrantza. Parkean
17:30 Ipuin kontaketa (4-8 urte): “Karnishibai” Ipuinak (Ines Bengoa). Abusuko Udal Liburutegia
19:00 Antzerkia: Psicologa. Abusuko Zentro Soziokulturala
19:00 Abusutarrak kantuz. Auzoan zehar

Apirilak 4, osteguna

16:30 Mikrokontakizunak kalean. Auzoan zehar
17:00-19:00 Buentrato. Autocuidado y buenas practicas frente a la violencia machista. Abusuko Udaltegia
19:00 Liburu aurkezpena: 7 cuerdas (Francisco Panera). Karpan
20:00 Literatur lehiaketaren sari banaketa. Karpan

Apirilak 5, ostirala
10:30 Street Art. Eroskiren atzealdean
17:00-19:00 Jolasak (16-30 urte). Konfirmatu gabe
17:00-21:00 Sacape Room (10-15 urte). Parrokian
19:00 Liburu aurkezpena: El pais escondido (Martin Abrisketa). Karpan
19:00-20:30 Rap tailerra (12-17 urte). Endika Lahaine+Leizo. Ibaizabal landan.

Apirilak 6, larunbata
12:00 Umeentzako tailerrak (+6 urte). Ibaizabal landan
12:30 Emakumearen gizarte ahulduntzearen esperientziak. Onintza Enbeitia+Uxue Alberdi. Andra Mari taberna
14:30 Bertso bazkaria: Onintza Enbeitia+Uxue Alberdi. Abusu Ikastola
17:30 Piraguen jeitsiera. Irlan
19:30 Txokolatada. Ibaizabal landan
20:00 Diskofesta. Ibaizabal landa

Apirilak 7, igandea
10:30 Krossa. Ibaieder parkea
11:00 Xake txapelketa. Ibaizabal landan.
12:00 Omenaldia: Andreberri+Sial. Karpan
13:00 Dantza agerraldia. Ibaizabal landan
14:00 Arroz lehiaketaren aurkezpena. Ibaizabal landan
14:30 Herri Bazkaria. Ibaizabal landan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak