→Arrigorriaga

“Abusu: burdina eta uraren artean” bideo proiekzioa urtarrilaren 28an

Hiru hitzordu antolatu dituzte asteazkenerako: 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan Abusu Zentro Soziokulturaleko Ekitaldi aretoan. Sarrera dohainik izango da. Bilboko Udaleko Kultura sailak antolatu du, ondarearen sustapena bultzatzeko asmotan.

Dokumentalaren laburpena, ia zortzi minutukoa, ikusgai dago jada Interneten, Bilbao Izan egitasmoari esker.

 

ABUSU, ETENGABEKO ALDAKETAREN HISTORIA

Oraingo honetan ikerlariek eta historiagileek ez ezik auzoko pertsona anonimoek ere euren lekukotza eta bertako historiari buruzko ezagutza eskaini dute, hiriko leku herrikoienetakoa den eta Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean banatuta egotearen berezitasuna duen gune horren azken garaietako historiari buruzko ikus-entzunezko lan hori egiteko.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|