→Arrigorriaga

Lantzeko inauteriek Abusu auzoa girotuko dute martxoaren 4an

arrigorriaga inauteriak 2017 0

Abusu auzoak inauteriak ospatuko ditu martxoaren 4an, larunbatez. Umeentzako jarduerak, euskal dantzak, bazkaria, desfilea eta disko-festa izango dira.

Abusu auzoak inauteriak ospatuko ditu martxoaren 4an, larunbatez. Ollarganeko eta Abusu auzo elkarteek, Abusuko arrantza taldeak eta Zubietxe eta Bolintxu elkarteek antolatu dute programa Arrigorriagako Udalaren laguntzarekin.

ABUSUKO INAUTERIAK 2017 – EGITARAUA

Martxoak 4, larunbata

12:00-14:00 Umeentzako jarduerak Zentro Soziokulturalean

13:00 Euskal Dantzak: Lantzeko inauteriak. Olatxuko plazatik (euria egiten badu, frontoian)

14:45 Inauterietako bazkaria pilotalekuan

18:15 Inauterietako desfilea. Ollarganeko plazatik

19:30 Disko-festa pilotalekuan: Urtza

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak