→Arrigorriaga

Andoni Ortiz, Aztarnak: “Abandonaturik zegoen Abusuko hormari bizitza eman diogu”

arrigorriaga abusu olatxu 2017 aztarnak murala

Aztarnak kolektiboak Abusu auzoko Olatxu plazako horma margotzeko ekimena bultzatu du. 100 metro luze eta 4 metro altu ditu hormak.

Aztarnak kolektiboak Abusu auzoko Olatxu plazako horma margotzeko ekimena bultzatu du. 100 metro luze eta 4 metro altu ditu hormak

Aztarnak kolektiboak, Arrigorriagako Udalaren babesarekin, Abusu auzoko Olatxu plazako 400 metro karratuko horma margotu du gra tien bidez. Auzotarrek eurek egin zuten horma margotzeko eskaria. Guztira, 15 artista aritu dira murala apaintzen: Azuri, BaflesCMK, Bolin, Cato, Eik, Goal, Habese, Jowon, Kezon, Lan, Oner, Roke, Siner, Shore eta Zeromunoz. “Proiektu hau garatzeko inguru ezberdinetako hainbat artista deitu genituen eta hauek izan dira elkarrekin batu ahal izan ditugunak”, dio Andoni Ortiz Aztarnak kolektiboko kideak.

Olatxu plazako horma margotzeko harmonia bilatu dute Aztarnakoek eta atzealde bateratua margotu dute: “Atzealde guztia berdez margotu genuen naturaren gaian murgiltzeko, baina gai librea izan dute artistek. Azken finean, ez dugu proiektuaren helburua ahaztu behar: Inguruko artistak ezagutarazi eta guztiz abandonaturik zegoen hormari bizitza berria ematea”, dio Andonik.

arrigo udala 2017 olatxu

Olatxu plazako murala :: Arrigorriagako Udala

CFCrik gabeko espraiak

Artistek erabili duten teknika eta materialez galdetuta, honakoa dio Ortizek: “Erabili den teknika espraia izan da. Sarritan, margo plastikoekin nahastu egiten dugu, irudiak eskatzen duenaren arabera”.

Materialen inguruan, Ortizek adierazi du erabili dituzten espraiek ez dutela Klorofluorokarbonorik (CFC), beraz, “ingurumenarekiko eragina bestelako margoek izan dezaketenaren berdina da”, ez dira kutsagarriak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak