→Arrigorriaga

Abusu auzoa aintzat ez hartzea egotzi dio Arrigorriagako EH Bilduk udal gobernuari

Abusuko auzoa “egoera tamalgarria” pairatzen ari dela salatu zuen joan den urriaren 12an Arrigorriagako EH Bilduk, protesta ekintza baten bitartez.

Santa Isabel kaleko zaborra pilatu eta Abusuko taxi geltokira eraman zituzten / EH Bildu Arrigorriaga

Abusu auzoa “egoera tamalgarrian” dagoela salatu zuen joan den urriaren 12an Arrigorriagako EH Bilduk protesta ekintza baten bitartez. Ohar bidez azaldu dutenez, “Santa Isabel kale bukaeran pilatuz joan den zabor metaren zati bat batu eta auzoko taxi geltokira eraman genuen. Herritarrek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten kontrolik gabe hasi den zabortegian pilatzen diren harribitxien katalogoa: mota guztietako hondakinak, su itzalgailuak, altzariak, haur-kotxeak… Protesta ekintza bukatuta, zaborra batu eta zegokien edukiontzietara bota genuen“.

EH Bildu Arrigorriaga

Ezker koalizioak jakinarazi duenez, “azken hilabeteetan askotan salatu izan dute herritarrek zein auzoko taldeek, eta baita EH Bilduk ere, zabortegiaren beraren zein bere alboan dagoen aparkalekuaren egoera negargarria dela”. Era berean, udal gobernuak (EAJk eta PSEk) “beste alde batera begiratzen” jarraitzen duela salatu du ezker koalizioak.

Aparkalekua behingoz txukuntzea eta “zabortegia” desagerraraztea exijitu dio Bilduk udal gobernuari, bai eta arazoa ez errepiktazeko beharrezko neurriak hartzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak