Apirilaren 1etik 7ra ospatuko dute Abusun kultur astea, eta hura berotze aldera, BookFace egitasmoa jarri dute martxan Abusu Sareak eta Abusuko liburutegiak. Liburutegiko liburu bat hartu eta bere azaleko irudia erabilita, bakoitzaren aurpegia liburuaren azalean txertatzean datza egitasmoa. Modu honetan irakurzaletasuna eta liburutegiaren erabilera sustatu nahi dute kultur eragileek. Apirilaren 1era arte dago argazkia bidaltzeko aukera, Abusuko Liburutegiaren edota Abusu Sarearen facebookera. Hona hemen orain arte jaso dituzten argazkietako batzuk.
