→Arrigorriaga

Abusuko udal liburutegiak iragarkia grabatu du bere 15. urteurrena ospatzeko

Datozen asteetan liburutegiko libururen bat maileguan hartzen duten guztiei urteurreneko poltsa oparituko zaie. 

Abusu Zentro Soziokulturalak 15 urte bete ditu aurten eta horren harira, liburutegiak publizitate-iragarki bat egin du: “Auzoari begira dagoen liburutegia” izenburupean,  “liburutegian egiten den lanaren espiritua islatzea du helburu: komunitatearen zerbitzurako lana eta auzoko eragile guztien inplikazioa irakurketa sustatzeko”, diote iragarkiaren sustatzaileek.

Abusuko liburutegiak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar irakurzaletasuna sustatzeko: irakurketa eta idazketa taldeak, txikitatik irakurtzen hasteko ekimenak, familientzako gidak, Liburu Azoka eta Abusuko Aste Kulturala.

URTEURRENEKO POLTSA OROIGARRIA
Bestetik, datozen asteetan liburutegiko libururen bat maileguan hartzen duten guztiei urteurreneko poltsa oparituko zaie, edizio mugatukoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak