→Arrigorriaga

Langileen segurtasuna bermatzea “beharrezkoa” dela aldarrikatu du Arrigorriagako Udalak

arrigorriaga elkarretaratzea 2017 bilbo lan istripua 1

Gaur, martxoak 14, elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean atzo lanean ari zen gizonaren heriotza saltzeko. Arrigorriagako Udalak bat egin du

Gaur, martxoak 14, elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean atzo lanean ari zen gizonaren heriotza saltzeko. Arrigorriagako Udalak bat egin du kontzentrazioan eta elkartasuna adierazi dio lan-istripuaren ondorioz hil zen 60 urteko bizilagunaren senide eta lagunei.

Era berean, langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurriak bermatzea “behar-beharrezkoa” dela azpimarratu dute Udaleko talde politiko guztiek (EAJ, EH Bildu, PSE eta Arrigorriaga Gara), adierazpen instituzional baten bitartez. “Gauzak horrela, enpresa, administrazio eta langileen ordezko eragile guztiak zeregin horretan gehiago inplikatzea aldarrikatzen dugu“, diote.

GERTATUTAKO ARGITZEKE

Ertzaintza ikertzen ari da zein izan zen istripuaren zergatia. Arrigorriagako Udaleko ordezkari politikoek aldarrikatu dute gainera, “Osalan Euskadiko lan-agintaritzari eskatzen diogu, beharrezko bitarteko guztiak erabil ditzala gertatutakoa argitu eta hartu beharreko neurriak hartzeko“.

Argazkia: Bilboko Udala
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak