Quantcast

Ainhoa Galdeano munduko txapeldun, bosgarren aldiz

arrigorriaga ainhoa galdeano 2017 munduko txapeldun dijon frantzia

Bosgarren aldia da Gurpil Lerroko Patinaje Artistikoko Munduko Txapelketa irabazten duela Ainhoa Galdeano basauriarrak

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean ospatu da Dijonen (Frantzia) Gurpil Lerroko Patinaje Artistikoko Munduko Txapelketa. Bertan Ainhoa Galdeano basauriarrak parte hartu du Adults Silver Ladies kategorian eta garaipena lortu du. Modu horretan, Arrigorriagan bizi den patinatzailea munduko txapeldun da beste behin.

Garaipen honekin munduko txapeldun bezala koroatzen den bosgarren aldia da: 2012an Parisen, 2013an Errumanian, 2014an Panticosan, 2015ean Genevan eta 2017an Dijonen (2016an txapeldunorde izan zen Milanen).

Erredakzioa

Geuriako erredakzioa. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@geuria.eus helbide elektronikora, deitu 94 440 66 92 telefono zenbakira edo idatzi iruzkina.

Erlazionatutako edukiak

*

*

Top