→Arrigorriaga

Akitania Berriko gazteak Arrigorriagan izango dira uztailaren 15etik 21era

arrigorriaga bretainia ikasleak 2017 trukea

Egonaldi horretarako gazteei zuzendutako hamaika jarduera prestatu dituzte eta Arrigorriagako 12 eta 15 urteko gazteek ere parte hartu ahal izango dute.

Iaz Bretaniako ikasleak izan ziren Arrigorriagan // Arrigorriagako Udala

13 eta 15 urte arteko 29 gazte eta 4 begirale izango dira Arrigorriagan, uztailaren 15etik 21era, Udaleko Gazteria sailak martxan jarri duen gazte-truke baten barnean. Akitania Berriko Communauté du Pays Ribéracois eskualdetik etorriko dira, Dordoinako departamentutik hain zuzen ere.

Egonaldi horretarako, gazteei zuzendutako hamaika jarduera prestatu dituzte. Asteartean, hilaren 17an, Añanako Gatz Haranera (Araba) joango dira eta ondoren Tuestako eliza, Varonatarren dorrea eta Valderejoko Parke Naturala bisitatuko dituzte. Asteazkenean, hilaren 18an, Bermeora eta Gernikako Bakearen Museoara joango dira goizean, eta arratsaldea Lekeitioko hondartzan igaroko dute. Horrez gain,  Bilbora bisita, Arrigorriagako igerilekuan arratsalde-pasa eta auzolanak egingo dituzte Mendikosolobarrena eta Mintegia Parkean.

Ostiralean, hilaren 20an, Madalenen jaiak hasiko dira eta ginkana berezi bat egingo dute herriko gazteekin batera.

Ekintza guzti hauek Arrigorriagako 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta daude ere, eta interesa izatekotan, izena eman beharko dute Arrigorriagako Gazte Gunean. Gazteria Sailak adierazi duenez, plaza gutxi daude, beraz, onenea lehen bailehen bulegora hurbiltzea edo deitzea da. Gaztegunearen telefonoa: 946 001 876. Izena emateko azken eguna uztailaren 11 izango da. Gainera, parte hartzen duten gazteek datorren urtean eskualde hori bisitatzeko aukera izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak