→Arrigorriaga

Akitaniako auzolandegietara joateko aukera ematen du Arrigorriagako Udalak

Iaz bost gazte arrigorriagarrek izan zuten esperientzia onaren ostean, Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak Akitaniako auzolandegi-programa eskainiko du beste behin Akitaniako Concordia elkartearen laguntzarekin.

Programa 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta eta guztira 12 leku eskainiko dituzte. Partaideek, besteak beste, jarduera hauek egiteko aukera izango dute Frantziako Akitania eskualdean: beste herrialde batzuetako pertsonekin bizi, beste hizkuntza batzuk praktikatu eta ondare historiko eta kulturala kontserbatzeko lanetan edo ingurumen arloko lanetan parte hartu.

Arrigorriagako Udalak 100 euroko laguntza emango die parte hartuko duten gazteei gastuen zati bat ordaintzeko. Era berean, Europar Batasuneko diru-laguntza jasoz gero, bidaien zati bat ordaintzeko aukera egongo da.

NOLA PARTE HARTU?

Esperietzia aberasgarri honetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du apirilaren 28a baino lehen herriguneko Gaztegunean edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Horretarako izena emateko orria bete behar du interesdunak eta bertan entregatu. Informazio gehiagorako eskuragarri daude 946 001 876 telefono zenbakia eta gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak