→Arrigorriaga

Alberto Martín Arrigorriagako VIII. Xake Lehiaketako txapelduna

arrigorriaga xake txapelketa 2014

Kantabriarrak lortu zuen lehen postua. Aizbeltz Buiza Arrigorriagako bizilaguna Endroke klubeko onena suertatu zen, bederatzigarren lekuan sailkatuta. Bestetik, hogeita hiru mutikok eta eta hiru neskek parte hartu zuten Abusuko Umeentzako Txapelketan.

Alberto Martín Fuentes kantabriarrak sei puntu lortu zituen zazpi partidatan. Horiek horrela, Arrigorriagako VIII. Gabonetako Xake Txapelketa irabazi zuen. Iván Andrés González asturiarrak (FIDE Maisua) eta Alberto Andrés González haren anaiak (Nazioarteko Irakaslea) osatu zuten podiuma; bost puntu eta erdi lortu zituzten biek. Txapelketa “oso parekatua” izan zen, “izan ere lehen lau sailkatuek partida bat ere ez zuten galdu”, diote antolatzaileek. Aizbeltz Buiza izan zen udalerriko Endroke klubeko jokalarien artean onena. Bederatzigarren lekuan sailkatu zen, bost punturekin.

HAURRENTZAKO XAKE TXAPELKETA

Guztira hogeita hiru mutikok eta hiru neskatok parte hartu zuten Abusuko Gabonetako Haurrentzako Txapelketan eta hiru mailatan banatu zituzten. Zazpi txandako sistema suitzar bat jokatu zen maila guztiekin batera, baina sailkapenak bereizita egin ziren. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru postuetan sailkatutako lehiakideei garaikurrak eman zitzaizkien, eta parte-hartzaile guztiei, berriz, xake marrazki bat zuen mahai gaineko erloju digital bana. Era berean, hamar mutikok eta lau neskatok Gazteguneko Gabonetako Haurrentzako Txapelketan parte hartu zuten.

arrigorriaga xake txapelketa 2014 umeak

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak