→Arrigorriaga

Alex Txikon eta Ramon Portilla hizlari Arrigorriagako Mendi Astean

Urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean ospatuko da Arrigorriagako Mendi Astea. Era berean, Bolivia, Gorbeia edo Norvegiako Lofoten irlak izango dira mintzagai.

Padura Mendi Taldeak beste behin ere Arrigorriagako Mendi Astea antolatu du urriaren 28tik azaroaren 4ra arte, Udalaren laguntzarekin. Goi mailako protagonisten eskutik bost hitzaldi eskainiko dituzte Lonbo Aretoan, guztiak 20:00etan.

Urriaren 28an, asteazkenez, Gerardo Marquinezek “Bolivia: La Soledad del Altiplano” izeneko hitzaldia eskainiko du eta urriaren 29an Iñaki García Uriberekin Alpinismoari, Mendizaletasunari eta Gorbeizaletasunari buruz jarduteko txanda helduko da.

Azaroaren 2an, astelehenez, Ramon Portilla eskarmentu handiko mendizalea etorriko da Lonbo Aretora. Portilla hainbat zortzi milako igo eta kontinente guztietan gailurrak egin ditu eta horren harira, bere bizipenak partekatuko ditu hitzaldian. Alex Txikon mendizale euskalduna azaroaren 3an iritsiko da Arrigorriagara eta Nanga Parbaten izandako neguko abenturen berri emango du.

Mendi Asteari amaiera emateko, azaroaren 4an, Javi Torreiro “Al filo de lo impresentable” blogaren egilea izango da eta Norvegiara eramango ditu Lonbo Aretoko entzuleak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak