→Arrigorriaga

Arrigorriagako gazteen topagune bihurtu gura dute Kuadrillen Arteko Olinpiada

Jaietako gazteen arteko topagune bihurtu gura dute Kuadrillen Arteko Olinpiada. Bertso bazkariaren ondoren egin dute aurten lehenengo edizioa eta 20 kuadrillek hartu dute parte. “Jaietan zehar Arrigorriagako gazteria batzeko aitzakia gisa antolatu dugu, guztiok elkarrekin arratsalde pasa egin dezagun, jai giroan eta barre artean”, dio kuadrilla antolatzaileak. “Datorren urtean gehiago eta hobeto, eta tranpatiak eta mozkortiak kanpora”, adierazi dute barre artean. Olinpiaden laburpen bideoa ikusteko, sakatu hemen. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak