→Arrigorriaga

Argazkiak | Idi probak Arrigorriagako jaietan: denak ez daude ados

Idi probak izan dira Arrigorriagako jaietan, Urgoiti pasealekuan. Bero sargoria egonda ere, dozenaka lagun hurbildu dira idien lehia ikustera eta apustu egitera. 35 gradu termometroan eta tona erdiko harria arrastaka, idi bikote bi nor baino nor.

Urgoitira hurbildutako denak baina, ez dira idi proben zaleak izan. Gorriz idatzitako “Jaiak ospatu, animaliak askatu” mezua pankarta handia batean idatzita, irmo eta isilean egin dute protesta zenbait lagunek, “halako ekintzak jai egitarautik kanpo utzi ditzatela” eskatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak