→Arrigorriaga

Argazkiak | Ehunka pertsona batu dira Arrigorriagan bizilagun bati egindako sexu erasoa salatzeko

Ertzaintzak Arrigorriagako adingabe bat inputatu du Arrigorriagan bertan neska bati sexu erasoa egiteagatik. Ostegun gabean gertatu  zen erasoa: Arrigorriagako tren geltokiaren inguruan, gaueko 23:30ak inguruan, trenetik jeitsi eta Makuako igarobidetik etxera zihoala, adingabeko batek neska bat erasotu zuen. Erasotzaileari aurre egin eta gero, lekutik alde egin eta salaketa jarri zuen neskak. Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ikerketaren ondotik, Arrigorriagako adingabe bat inputatu eta epaile aurrera eraman du poliziak. Hain zuzen ere, erasoa salatzeko, ehunka herritar batu dira azaroaren 8an, ostegunez, udaletxeko plazan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak