→Arrigorriaga

Arrate Sarriegi gorliztarrarena da 2019ko Madalenak iragartzen dituen kartela

Kartela / Arrigorriagako Udala

Uztailaren 19tik 25era bitartean ospatuko dira Arrigorriagako jaiak eta dagoeneko kartel iragarlea zein den jakinarazi dute. Gorlizko Arrate Sarriegi herritarrak irabazi du lehiaketa, Madalenak lanarekin eta 500 euroko saria eskuratu du. Aurten, zazpi kartel jaso dituzten lehiaketan, iaz baino bat gutxiago: bi Arrigorriagakoak, beste bina Errioxakoak eta Murtziakoak, bat Zaratamokoa eta beste bat Gorlizkoa. Azken hau, irabazlea.

Azken ebazpenerako, epaimahaiak bereziki baloratu ditu Arrate Sarriegik aurkeztutako proposamenaren “Berritasuna, garbitasuna eta Madalenak jaiaren erdigunera eramatearen nahia”, azpimarratu du epaimahaiak: “Kolore biziak eta islatzen duen jaiaren alaitasuna”. Kartel guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxean maiatzaren 27tik ekainaren 21era bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Saririk jaso ez duten lanak ekainaren 24tik uztailaren 5era eraman ahal izango dira kultur etxetik.

Arrate Sarriegiren kartela

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak