→Arrigorriaga

Inoiz baino sari gehiago banatuko ditu aurten Arrigazte argazki lehiaketak

6 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, edozein tokikoak direla ere, eta argazkiak irailaren 30era arte bidali ahal izango dituzte, Internet bidez.

Jonathan Mayo Cabeza izan zen iazko 3. sailkatua, Brightonen egindako “Bidai kolorestatua” argazkiarekin

Uztaila heltzeaz batera, Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak abian jarri du Arrigazte argazki-lehiaketa. Hamikagarren edizioa da aurtengoa eta ohi bezala, “gazteak munduan” izango da lehiaketaren gaia. 16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, edozein tokikoak direla ere, eta argazkiak irailaren 30era arte bidali ahal izango dituzte, Internet bidez.

Aurtengo edizioko berrikuntzarik handiena “Tokiko Saria”da. Herrian erroldatutakoek bidalitako argazkien artean Arrigorriagako argazkirik onena sarituko dute epaimahaikideek. 900 euro banatuko dira orotara: 350 euro irabazlearentzat, 250 euro bigarrenarentzat, 100 euro hirugarrenarentzat eta 200 euro Arrigorriagako onenarentzat.

Gazteek munduan zehar bizitzen dituzten bizipenak ikusaraztea du helburu Arrigaztek. Lehiaketaren oinarriak Gaztegunean eta Abusuko zein udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) daude eskuragarri, baita esteka honetan ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak