→Arrigorriaga

Udako oporretako argazki onenaren bila dabil Arrigorriaga

Uda heldu da eta aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak Arrigazte lehiaketaren VIII. edizioa antolatu du, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Lehiaketa honen helburua da gazteen bidaia esperientziak ikusaraztea. Hori dela eta, joan den urtean bezala, aurtengo gaia ere ‘Gazteak munduan barrena’ izango da.

Parte hartu nahi duenak bere oporretako argazkia gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikora bidali behar du irailaren 30a baino lehen -uztailaren 1ean irekiko da argazkiak aurkezteko epea-. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Instagramen egongo dira ikusgai.

Lehiaketaren oinarriak eskuratu ahal izango dira Gaztegunean edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), baita Udaleko zein Gazteguneko webguneetan ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak