→Arrigorriaga

11 egun euskaraz ekimenarekin bat egingo du Arrigorriagak azaroan

arrigorriaga euskara eguna 2017 mintzodromoa 7

Joan den abenduan 3 egun euskaraz egin zituzten herrian, Euskaraldia dinamika aurkeztuz. Aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da ekimen handia.

Iaz egin zuten aurreneko aldiz Mintzodromoa Arrigorriagan, Euskararen Egunean // Geuria

Joan den abenduan 3 egun euskaraz egin zituzten herrian, Euskaraldia dinamika aurkeztuz. Aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da ekimen handia

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskara ohitura bihurtzeko erronkari aurre egin zioten hainbat herritarrek, Arrigorriagan ‘3 egun euskaraz’ ekimenaren baitan. Abenduaren 1etik 3ra bitartean ospatu zen egitasmoa eta dinamikak 150 bat Belarriprest eta Ahobizi elkartu zituen hiru egunez. Gainera, aurreneko aldiz Mintzodromoa antolatu zuten abenduaren 3an udaletxean. Bertan, Anjel Alkain dinamizatzaile lanetan ibili zen. Ondoren, plazara atera eta gainerako auzokideak euskarara hurbil zitezen kanta eta dantza erakutsi zuten partaideek.

Ekimen hau Euskaraldia dinamikaren barruan kokatzen da eta aurten Euskal Herri osoan batera egingo den aktibazio ekimen erraldoia prestatuko dute. Hala, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin 11 egun euskaraz lelopean egingo da lehenengo Euskaraldia.

16tik gorakoekin

Arrigorriagan ‘3 egun euskaraz’ ekimena lehen urratsa izan da, Udalak eta elkarte euskaltzaleek elkarlanean eman dutena, eta prest daude hurrengoa emateko. Gauzak horrela, Arrigorriagak bat egingo du ’11 egun euskaraz’ ekimenarekin 2018an. “Euskal Herri mailan egingo den Euskaraldia ekimenaren parte izateko gogotsu gaude: Arrigorriagan 11 egunez hizkuntza aktibatzea, ohituretan eragitea, euskara gehiago erabiltzea. Helburu hori aurrean dugula, hasi gara berton egin dezakegunari buruz bilerak egiten“, diote Arrigorriagako sustatzaileek.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi dituzte. Lehenaren ardura izango da euskaraz hitz egitea ulertzeko gai diren guztiei, haiek erdaraz erantzun arren. Bigarrenaren zeregina, aldiz, dakienari euskaraz hitz egiteko gonbita egitea izango da. Ekimena Euskal Herri osoan egingo den arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak, eta inguru soziolinguistiko zein tokian tokiko errealitatera moldatzeko modukoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak