→Arrigorriaga

Euskara doan ikasi ahal izateko ekimena Arrigorriagara heldu da

bizkaia euskara eskura 2016 ekimena

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du ‘Euskara Eskura Txartela’ ekimena, bizkaitarren euskalduntzea sustatzeko eta doakotasuneranzko urratsak emateko

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du ‘Euskara Eskura Txartela’ ekimena, bizkaitarren euskalduntzea sustatzeko eta doakotasuneranzko urratsak emateko helburuarekin. Alde horretatik, Arrigorriagako Udal Euskaltegiak bat egin du ekimenarekin.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015‑2016 ikasturtean A1, A2 edo B1 mailetako bat lehenengo deialdian gainditu badute, Arrigorriagakoa bezalako euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean. Horiek horrela, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.

Nola lortu Euskara Eskura Txartela?

Hiru Euskara Eskura Txartel daude: A1 motako txartelak (gehienez ere 150 euroko deskontu-bonua jasotzeko eskubidea), A2 motakoak (gehienez ere 200 euroko deskontu-bonurako eskubidea) eta B1 motakoak (gehienez ere 300 euroko deskontu-bonurako eskubidea)

Euskara Eskura Txartela uztailaren 1etik 22ra eskatu ahal izango da webgune honen bitartez. Nahitaezkoa izango da Bizkaian erroldatuta egotea eta baliozko errolda-ziurtagiria izatea. Programatik kanpo geratuko dira, berariaz, administrazio publikoetan lan egiten duten eta administrazio publiko horiek finantzatuta euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko ikastaroak egiten dituzten langileak. 

Irailetik aurrera webgune horretan zehaztuko da txartela lortzeko modua. Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabili ahal izango da, 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016ko urriaren 14ra arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak