→Arrigorriaga

Bizkarreko eta zerbikaletako mina sendatzeko tailerra antolatuko dute Abusun

Ekainean Arrigorriaga herrigunean egin ondoren, urrian Bizkar osasuntsua izeneko tailerra antolatuko dute Abusun. Bizkarreko, zerbikaletako zein eremu dortsaleko minak -ziatika eta lunbagoa, besteak beste- sendatzeko gakoak eta metodoak aurkeztuko dituzte tailerrean. Abusuko Zentro Soziokulturalean emango da tailerra eta bi txanda izango dira: alde batetik urriaren 3an, 10ean, 17an eta 24an 10:00ak eta 11:30ak bitartean, eta bestetik urriaren 10ean, 17an, 24an eta 31n 17:30etik 19:00etara.

Lehenengo saioa teoriko-praktikoa izango da eta parte-hartzaileek gorputzari buruz dakitena eta kontzientzia handitzea bilatuko da. Bizkarraren forma nahiz funtzionamendua azalduko da bertan, bai eta nola eseri, makurtu, zutik egon eta ibili ere. Ondoren, hori guztia hiru saio praktikotan aplikatuko da. Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) irailaren 28a baino lehen.

2018ko Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintza-programaren barruan dago Bizkar osasuntsua tailerra. Hortaz, batez ere emakumeei dago zuzenduta tailerra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak