→Arrigorriaga

Programa | Karrozen desfile bat antolatu dute aurreneko aldiz Arrigorriagako Inauterietan

arrigorriaga inauteriak 2017 0

Kantatuaz ekimena, mozorro desfilea, plazodromoa edota gaztain banaketa antolatu dituzte Arrigorriagako Inauterietan, otsailaren 9an eta 10ean.

Iaz Arrigorriagan egin zuten mozorro kalejira // Geuria

Otsailaren 9an eta 10ean ospatuko dira Inauteriak Arrigorriagan. Ostiralean txikienak izango dira protagonistak eta larunbatean, herritar guztiak parte hartzeko programa antolatu dute. Hala nola, Kantatuaz ekimena, mozorro desfilea, plazodromoa edota gaztain banaketa izango dira. Aurten proposatu duten gai orokorra ipuinak izango dira. Arrigorriagako Udalak antolatu du Inauteri egitaraua, Aritz Berri, Abarrak, Arga gazte Asanblada, Eskola, Gure Esku Dago, Gure Magalean eta On Egin taldeekin lankidetzan.

Era berean, Abusu auzoan otsailaren 17an ospatuko dira Inauteriak. Lantzeko Inauterietako dantzak, herri bazkaria, mozorro desfilea eta diskofesta antolatu dituzte bertan, besteak beste.

[Programa] Arrigorriagako Inauteriak 2018

Otsailak 9, ostirala
15:15 Umeen kalejira eskolatik udal kiroldegiraino. Ibilbidea: Eskola, Urgoiti, Kurtzeta, Severo Ochoa eta udal kiroldegia. Ondoren, dantza-erakustaldia
16:30 Txokolatada

Otsailak 10, larunbata
13:00 Tabernaz taberna udaletxeko plazatik: txaranga, Kantatuaz, dantzaldiak eta bertsoak
17:30 Diskofesta plazan: Xaibor
19:00 Karroza eta mozorro desfilea Lonbotik plazara
19:30 Plazodromoa eta sorpresa
20:00 Gaztain banaketa
22:00 Batukale

[Programa] Abusuko Inauteriak 2018

Otsailak 17, larunbata
11:30 Casting txapelketa Santa Isabel plaza berrian. Euria bada, pilotalekuan
12:00-14:00 Umeentzako jarduerak zentro soziokulturalean: tailerrak eta txikientzako ludoteka
13:00 Lantzeko Inauteriak. Kalejira Olatxuko plazatik. Euria da, pilotalekuan
14:30 Abusuko jubilatuen etxean bazkarirako behar diren mahaiak eta bankuak banatzea
15:00 Inauterietako bazkaria eta karaokea, denak mozorrotuta, pilotalekuan
18:30 Inauterietako desfilea auzoan zehar: Ollarganeko plaza estalia, Ollargan, Olatxu eta Santa Isabel. Euria bada, desfile pilotalekuan egingo da
20:00 Diskofesta pilotalekuan

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|