→Arrigorriaga

Adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzeko zortzi saio antolatuko dituzte Arrigorriagan

Parke biosasungarriak erabiltzeko doako 8 informazio-saio antolatu dituzte maiatza eta ekaina artean. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 27ra arte

Adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzeko proiektua jarri dute martxan Arrigorriagan, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean. Horretarako doako zortzi informazio-saio antolatuko dituzte maiatza eta ekaina artean udalerriko Odol Emaileen plazako eta Abusu Zentro Soziokulturalaren alboko parke biosasungarrietan. Lehenego saioa maiatzaren 7an izango da eta ostegunero antolatuko dituzte, 09:30etik 10:30era.

“Azkenaldian parke osasungarriak gero eta gehiago erabiltzen dira kanpoko gimnasio gisa, bereziki jarduera arina modu erakargarrian egiteko”, diote udal ordezkariek: “Jarduera fisikoaren bitartez parke osasungarriak tresna erabilgarriak izan daitezen lortu nahi da, erabateko ongizatea edukitzeko eragiten duten alderdi desberdinetan sor daitezkeen desorekak orekatzeko: fisikoa, adimenekoa, gizartekoa eta emozionala”. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek tresna horiek modu egokian erabiltzeko jarraibideak emango dituzte.

Saio hauetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du apirilaren 27a baino lehen. Interesdunek Arrigorriagako udal-kiroldegian zein Abusu Zentro Soziokulturalean eman dezakete izena. Guztira 40 plaza eskainiko dituzte: 20 Odol Emaileen plazan eta beste 20 Abusu Zentro Soziokulturaleko parkean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak