→Arrigorriaga

Agirre Lehendakaria parkeko jolasgunea estaltzeko obrei ekingo diete hirugarren aldiz

arrigorriaga agirre lehendakaria parkea 2017 azaroa obrak

Agirre Lehendakaria parkeko jolasgunea estaltzeko obrei ekingo diete, hirugarrenez. Urtarrilaren 25ean 17 metro luzeko kamioi berezia sartuko da Arrigorriagara, metalezko egituraren zatirik handiena ekartzeko.

Iazko irailean berbiarazi zituzten parkea estaltzeko obrak // Geuria

Agirre Lehendakaria parkeko jolasgunea estaltzeko obrei ekingo diete berriro, hirugarren aldiz. Indenort enpresa esleidunak izandako arazo batzuen ondorioz moteldu egin dira parkeko estalkia eraikitzeko obrak, baina berriro ere lanean ibiliko dira langileak bihartik aurrera. Hain zuzen ere, metalezko egituraren zatirik handiena heltzea espero da.

Tamaina handia duela kontuan hartuta, kamioi berezi bat (17 metro luzekoa) erabili beharko dute egitura ekartzeko. Hori dela eta, Severo Otxoa kaleko aparkatzeko lekuen kopurua murriztu egingo du Udalak. Era berean zirkulazioan kalteren bat eragin dezake.

Parkeko jolastokia estaltzeko obren hasiera orain dela bi urtekoak dira. 2016ko otsailean hasi zituzten lanak, baina bi hilabeteren ondoren -2016ko apirilean- geldiarazi behar izan zituzten, lurra induskatzean biltegi kutsagarri bat aurkitu zutelako. Garbiketa lanek urtebete iraun eta 2017ko irailaren 25ean jolasgunea estaltzeko obrak hasi zituzten berriro.

Obrako proiektua hasieran onetsi zuten berbera da: 800 metro karratuko eremua estaltzea. Egiturak 21 zutabe eta 7 argiztatze izango ditu, eta kautxuzko zorua. Bigarren aldian Indenort enpresari esleitu zaizkio obrak, 247.326,17 euroan. Iaz aurreikusi zutenaren arabera, hiru hilabete eta erdiko epean bukatuko dituzte lanak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|