→Arrigorriaga

Jon Braun haurrentzako antzerkia taularatuko dute igandean Arrigorriagan

arrigorriaga antzerkia jon braun 2018 anita maravillas teatroa

Anita Maravillas teatro konpainiak Jon Braun antzezlana taularatuko du Lonbo aretoan otsailaren 25ean. Haurrei zuzendutako obra da, euskaraz.

Imanol Urbietaren 'Jon Braun' abestiko moldaketa da antzezlana // Anita Maravillas Teatro

Anita Maravillas teatro konpainiak Jon Braun antzezlana taularatuko du Lonbo aretoan otsailaren 25ean, igandez, 12:00etan. Hiru urtetik aurrerako haurrei zuzendutako obra da eta euskaraz izango da. Haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 7 euro.

Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du. Ivan Alonsok egin ditu zuzendari lanak, eta Miren Larrea eta Valentina Raposo antzezle arituko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak