→Arrigorriaga

Arrigorriagako Arrigazte argazki-lehiaketak 750 euro banatuko ditu

Lehiaketaren gaia “Gazteak munduan” da eta parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte bidali ahal izango dute euren oporretako argazkia.

pexels

Lehiaketaren gaia “Gazteak munduan” da eta parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte bidali ahal izango dute euren oporretako argazkia.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak martxan jarri du dagoeneko X. Arrigazte argazki lehiaketa. Oporraldia behin bukatuta, parte hartu nahi dutenek euren argazkiak bidali ahal izango dituzte irailaren 30era bitartean, lehiaketaren gaia “Gazteak munduan” kontuan hartuta.

Aurkeztutako argazkiko protagonistetako batek 16 eta 35 urteko gaztea behar du izan eta argazkian munduan zehar bizitakoak ikusgai jarri behar dira: udako oporrak erabili daitezke, bai bestelako bidaietan egindako argazkiak ere. Lanak Internet bidez aurkeztu ahal izango dira bakarrik, arrigaztelehiaketa@gmail.com helbidean. Epaimahaiak urriko lehenengo hamabostaldian emango ditu jakitera irabazleen izenak: 750 euro banatuko dira guztira, hiru sari ezberdinetan.

Gaztegunean eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) daude eskuragarri lehiaketaren oinarriak, baita Arrigorriagako Udalaren webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak