→Arrigorriaga

Begirale eta zaintzaile euskaldunen zerrenda osatuko dute Arrigorriagan

arrigorriaga padura saskibaloia 2017 uda kanpusa

Gurasoek eta herriko kirol zein aisialdi elkarteek zaintzaile edo begirale euskaldunak behar dituztenerako osatuko dituzte zerrendak.

Besteak beste, Padura Sakibaloi Taldeak euskara sustatzea bilatzen du begirale edo entrenatzaileen bidez // Padura ST

Berdinean Euskaraz programa jarriko du martxan Arrigorriagako Udalak beste urte batez. Programa honen bitartez gurasoak eta herriko elkarteak lagundu nahi ditu Udalak alde batetik, haurrak zaintzeko pertsona euskalduna behar dutenean, eta bestetik, herriko kirol zein aisialdi elkarteek begirale euskaldunak behar dituztenean. Modu horretan, zerrenda irekiko du Udalak begirale eta zaintzaile euskaldunek izena eman dezaten.

Izena emateko kanpaina martxoaren 5etik 22ra bitartean egongo da zabalik. Interesdunek udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan eta Abusu Zentro Soziokulturalean eman dezakete izena. Izena emateko orriarekin batera curriculuma aurkeztu behar dute interesdunek.

Udalak bitartekaritza lana baino ez du egingo eta zerrendak osatzen dituztenean, dagokien lekuetan zabalduko ditu. Hala nola, kultur elkarteetan, kirol elkarteetan eta gurasoei gutunak bidaliz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak