→Arrigorriaga

Arrigorriagako 105 gaztek hartu dute parte Beldur Barik lehiaketan

9 lan aurkeztu dira guztira eta guztira 105 gaztek haru dute parte.

'INSTAGRAMEKO ARGAZKIAK' LANAREN AKTORE BATZUK / YOUTUBE

Bukatu da Arrigorriagako Berdur Barik 2018 lehiaketa. 9 lan aurkeztu dira eta guztira 105 gaztek parte-hartu dute. 8 bideo lehen kategoriakoak izan dira (12 eta 17 urte bitarteko gazteek eginda), eta beste bat bigarren mailakoa (18-26 urte bitartekoena).

Lehen kategoriako lanei dagokienez, “Jarri nire tokian” eta “Instagrameko argazkiak” bideoak saritu dituzte, eta bigarren mailan Ollarganeko Zubietxe elkarteak egindako “Mitos” lana. Aipaturiko lehen kategoriako lan bakoitzak diploma eta 150 euroko saria jaso du eta bigarren mailakoak, diploma eta 200 euroko saria.

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak bideotan islatzea bilatzen du Beldur Barik lehiaketak.

SARITUTAKO LANAK

JARRI NIRE TOKIAN

INSTAGRAMEKO ARGAZKIAK

MITOS

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak