→Arrigorriaga

Bidaia alternatibo, desberdin eta egingarrien proiektuak sarituko dituzte Arrigorriagan

arrigorriaga bidazti lehiaketa 2018 argazkia Milada Vigerova Unsplash

Bidazti Lehiaketako bederatzigarren edizioa jarri du martxan Arigorriagako Udaleko Gazteria Sailak. 750 euro banatuko dituzte saritan.

Milada Vigerova // Unsplash

Bidazti Lehiaketako bederatzigarren edizioa jarri du martxan Arigorriagako Udaleko Gazteria Sailak. Lehiaketa 18 eta 35 urte arteko gazteei dago zuzenduta eta bidaia alternatibo, desberdin eta egingarri baten proiektua aurkezten duenari emango diote saria. Hain zuzen ere hiru sari ekonomiko banatuko dituzte: 350 euro, 250 euro eta 150 euro.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek xehetasun osoz azaldu beharko dute zelan egingo luketen bidaia hori eta zer beharko lukete bidaia burutu ahal izateko. Besteak beste, honako alderdi hauek adierazi behar dituzte parte hartzaileek: bidaiaren helburua, gutxi gorabeherako kostua, iraupena, datak, etapak nahiz horien deskribapena, kilometroak, ostatuak, janariak, garraiobideak, bisita kulturalak, beharrezkoa den materiala, ekipajea, txertoak, beharrezkoa den dokumentazioa, eta hartu beharreko segurtasun-neurriak.

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude Gaztegunean eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan, baita udal webgunean ere. Proiektuak aurkezteko epea irekita dago ekainaren 10era arte.

Proiektuak burutzeko laguntza

Bidaia-proiektuak egin ahal izateko laguntza- eta aholkularitza-zerbitzua eskainiko dute Arrigorriagako Gaztegunean. Era berean, bulegoan dauden bidaien gidaliburuak edota kontsulta-liburuak erabiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|