→Arrigorriaga

Clown eta Pailazoen XXIII. Nazioarteko Jaialdiak 11 konpainia hartuko ditu

arrigorriaga clown pailazoen jaialdia 2018 barre konpainia argazkia Optura Factoria Visual

Maiatzaren 4tik 6ra bitartean ospatuko da Arrigorriagan Clown eta Pailazioen Nazioarteko jaialdia. Euskal Herriko hiru konpainia izango dira jaialdian.

Iazko jaialdiko Barré konpainiaren ikuskizuna udaletxeko plazan // Optura-Factoria Visual

Maiatzaren 4tik 6ra bitartean Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIII. Jaialdia hartuko du Arrigorriagak. Guztira nazioarteko eta bertoko 11 konpainia etorriko dira Arrigorriagara eta beste hainbeste ikuskizun aurkeztuko dituzte.

Danimarka, Argentina, Kolonbia-Espainia, Txile, Erresuma Batua, Extremadura, Italia eta Euskal Herriko konpainiak etorriko dira aurten eta horiek dira: Lotta&Stina (Danimarka), Levelibular (Argentina), Pass & Company (Kolonbia-Espainia), Aimar&Cia (Euskal Herria), Trinity (Txile), Men In Coats (Erresuma Batua), Albadulake (Extremadura), Zozongo (Euskal Herria), Shakti Olaizola (Euskal Herria) eta Lucchettino (Italia). Ikuskizun guztiak udaletxeko plazan izango dira, itxiera gala izan ezik: amaierako gala Arrigorriagako frontoian izango da. “Gala komiko bat izango da. Hiru konpainien artean (El Gran Dimitri, Los Taps eta Manolo Costa y Mindanguillo -Italia-), magia eta umorearen arloko estatuko eta nazioarteko 10 sari eta aipamen baino gehiago jaso dituzte”, diote antolakuntzatik.

Era berean, Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren baitan, eskolan zirku tailerra eskainiko du Passabarret konpainiak (Katalunia): orekak, psikomotrizitatea edota pedalak landuko dituzte eskolako ikasleek.

bilbo arrigorriaga clown pailazoen jaialdia 2018 aurkezpena

Gaur aurkeztu dute jaialdiko 23. edizioa Bilboko Rekalde aretoan // Arrigorriagako Udala

Zirko Armairua erakusketa

Era berean, jaialdiari hasiera emateko Zirko Armairua. 15 jantzi eta agertokiaren atzekaldean gune bat izeneko erakusketa izango da apirilaren 24tik maiatzaren 6ra bitartean. Gaur egun oraindik ere zirku klasiko bateko edozein kamerinotan aurki daitezkeen jantzien erakusketa da: zeremonia-nagusiaren jantzia, Aurpegi Zuri pailazoarena, Arlekinena, Augusto pailazoarena, ‘jostunaren amesgaiztoa’ pertsonaiarena, baita funanbulista, akrobata eta trapezistenak ere. Erakusketa Euskaldun Berria aretoan egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera arratsaldez eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Clown eta Pailazoen XXIII. Nazioarteko Jaialdia – Arrigorriaga 2018

Maiatzak 4, ostirala
18:30 Udaletxeko plaza. Lotta&Stina ‘Rola Bola’ (Danimarka)
19:00 Udaletxeko plaza. Cia. Levelibular ‘Portamundos’ (Argentina)
20:00 Udaletxeko plazan. Pass&Company ‘Juguete roto’ (Kolonbia-Espainia)

Maiatzak 5, larunbata
18:00 Udaletxeko plaza. Aima Y Cia ‘Etxea/Casa/Home’ (Euskal Herria)
19:00 Udaletxeko plaza. Men In Coats ‘A little less conversation’ (Erresuma Batua)
19:40 Udaletxeko plaza. Trinity  ‘Si el mundo estuviera al revés’ (Txile)
20:10 Udaletxeko plaza. Cia. Albadulake ‘Las expertas’ (Extremadura)

Maiatzak 6, igandea
12:00 Udaletxeko plaza. Zozongo ‘Reziklator’ (Euskal Herria)
13:15 Udaletxeko plaza. Shakti Olaizola ‘Baldi bada’ (Euskal Herria)
18:30 Udaletxeko plaza. Men In Coats ‘A little less conversation II’ (Erresuma Batua)
19:00 Udaletxeko plaza. Lotta&Stina ‘Rola Bola II’ (Danimarka)
19:30 Udaletxeko plaza. Cia. Lucchettino ‘Lucchettino Classic’ (Italia)
20:30 Barruko frontoia. Gala de magia clownesca

*Euria bada, emanaldiak kiroldegian izango dira

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak