→Arrigorriaga

Zirko Armairua erakusketak irekiko du Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia

arrigorriaga clown jaialdia 2018 zirko armairua erakusketa

Maiatzaren 4tik 6ra bitartean Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIII. Jaialdia hartuko du Arrigorriagak. Guztira 10 konpainia etorriko dira Arrigorriagara.

Erakusketa maiatzaren 6arte egongo da ikusgai // Arrigorriagako Udala

Maiatzaren 4tik 6ra bitartean Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIII. Jaialdia hartuko du Arrigorriagak. Guztira 10 konpainia etorriko dira Arrigorriagara eta beste hainbeste ikuskizun aurkeztuko dituzte. Era berean, eskolan zirko tailerra eskainiko du Passabarret konpainiak: orekak, psikomotrizitatea edota pedalak landuko dituzte eskolako ikasleek.

Era berean, jaialdiari hasiera emateko Zirko Armairua. 15 jantzi eta agertokiaren atzekaldean gune bat izeneko erakusketa antolatu dute apirilaren 24tik maiatzaren 6ra bitartean. Gaur egun oraindik ere zirku klasiko bateko edozein kamerinotan aurki daitezkeen jantzien erakusketa bat da.

Jantzi asko ikusteko aukera egongo da: zeremonia-nagusiaren jantzia, Aurpegi Zuri pailazoarena, Arlekinena, Augusto pailazoarena, ‘jostunaren amesgaiztoa’ pertsonaiarena, bai eta funanbulista, akrobata eta trapezistenak ere. Erakusketa Euskaldun Berria aretoan egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIII. Jaialdia 2018

Apirilak 24-Maiatzak 6
Erakusketa: Zirko Armairua. 15 jantzi eta agertokiaren atzekaldean gune bat. Euskaldun Berria erakusketa gela

Maiatzak 4, ostirala
Lotta & Stina (Finlandia)
Cia. Levelibular (Argentina)
Pass & Company (Espainia-Kolonbia)

Maiatzak 5, larunbata
Aimar Y Cia (Bizkaia)
Men In Coats (Ingalaterra)
Trinity (Irlanda)
Cia. Albadulake (Espainia)

Maiatzak 6, igandea
Zozongo (Gipuzkoa)
Shakti Olaizola (Gipuzkoa)
Men In Coats
Lotta & Stina
Cia. Lucchettino (Italia)
Clownesko Magia Gala

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|