→Arrigorriaga

Bilaketa- eta erreskate-simulakroa egingo dute Mendikosolon

galdakao arrigorriaga gasteiz 2016 desagertutako pertsonak topaketak hodei egiluz 1

Desagertako pertsonei buruzko VI. Jardunaldien baitan maiatzaren 17an bilaketa- eta erreskate-simulakroa egingo dute Mendikosolon. Topaketa teknikoa hilaren 22an izango da Lonbo aretoan.

Desagertutako pertsonei buruzko V. Jardunaldiak 2016an Torrezabal Kultur Etxean // Geuria

Desagertako pertsonei buruzko VI. Jardunaldien baitan maiatzaren 17an bilaketa- eta erreskate-simulakroa egingo dute Mendikosolon. Topaketa teknikoa hilaren 22an izango da Lonbo aretoan

Itxurazko arrazoi barik desagertutako pertsonei buruzko VI. Jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur Gasteizko udaletxean. Jardunaldiak Arrigorriagan ospatzen dira eta egun nagusia, topaketa teknikoa, maiatzaren 22an, asteartez, izango da Lonbo aretoan. Gainera, jarduera paraleloak antolatuko dituzte Arrigorriagan, Gasteizen eta Bilbon. Zentzu horretan, maiatzaren 17an prestakuntza-jardunaldi bat eta bilaketa- eta erreskate-simulakro erreal bat egingo dira Mendikosolo parkean.

Era berean, maiatzaren 18tik 27ra bitartean Gasteizek Borja Lazaro fotokazetariaren argazki-erakusketa bat hartuko du Montehermoso Kulturunean. Lazaro gasteiztarra 2014an desagertu zen Kolonbian. Horrez gain, Rafael Reina soziolo eta fotokazetariak ‘Desagerpenen soziologia bisuala’ hitzaldia emango du maiatzaren 25ean. Lehenago, maiatzaren 21ean Bilboko Fnac-en Paco Lobaton kazetariaren ‘Te buscaré mientras viva’ liburua aurkeztuko dute 12:30ean eta bertan Ibon Uribe Galdakaoko alkatea izango da.

Desagertutako pertsonei buruzko jardunaldiak bi urterik behin ospatzen dira Arrigorriaga, Galdakao eta Gasteizko Udalek antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Aurtengo jardunaldiei buruzko aurkezpen-ekitaldian izan dira Asier Albizua Arrigorriagako alkatea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ana Herrero Borja Lazaroren ama eta Marisol Ibarrola Desagertutako pertsonei buruzko jardunaldien arduraduna.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|