→Arrigorriaga

Ekintzailetza sustatzeko 11.800 euro bideratuko ditu Arrigorriagako Udalak

arrigorriaga ekintzailetza jardunaldia 2016 sari banaketa 6

Diru-laguntza guztira 11.800 eurokoa da eta sei proiektu lagunduko ditu Udalak: enpresa-ideia garatzeko 2 proiektu eta negozio berri bat abiarazteko 4 proiektu.

Ekintzaileen I. Jardunaldia antolatu zuten 2016an, Arrigorriagan // Geuria

Diru-laguntza guztira 11.800 eurokoa da eta sei proiektu lagunduko ditu Udalak: enpresa-ideia garatzeko 2 proiektu eta negozio berri bat abiarazteko 4 proiektu

Lan-merkatuaren egoera zaila da oraindik ere eta batzuetan irtenbidea autoenplegua izan daiteke. Hala eta guztiz ere, bidea korapilatsuegia izaten da askotan, eta une horietan bultzadatxo bat erabakigarria izan daiteke. Ideia horretan oinarrituta, Arrigorriagako Udalak, Lanbideren laguntza ekonomikoarekin, hainbat diru-laguntza emango ditu aurten ere. Guztira, ekintzailetza bultzatzeko 11.800 euro bideratuko ditu Udalak. Alde batetik, enpresa-ideia bat garatu eta aztertzeko laguntza eskainiko die dagoeneko negozio-ideia bat daukaten ekintzaileei, eta bestetik, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzak emango dizkie dagoeneko enpresa edo negozio berri bat hasteko bideragarritasun plan bat esku artean duten ekintzaileei.

Guztira, sei proiektu lagunduko ditu diruz Udalak: enpresa-ideia garatzeko eta aztertzeko bi proiektu (hiru hilabeteko tutorizazioa) eta negozio berria abiarazteko lau proiektu (hiru hilabeteko tutorizazioa eta beste hurrengo hiru hilabeteetan Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta). Enpresa-ideia garatzeko sustatzaile bakoitzak 1.000 euroko diru-laguntza jasoko du, eta enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko sustatzaile bakoitzak 1.500 euroko laguntza eskuratuko du. Kopuru horiek %15 handituko dira eskatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada aholkularitza-prozesua hasten den unean, eta beste %15 handituko dira ekintzailea emakumea izanez gero.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 22ra arte. Inprimakiak eskuragarri daude Arrigorriagako Udaleko Enplegu Zerbitzuan. Arrigorriagan edo Arratia-Nerbioi eskualdean enpresa-ideia bat ezarri nahi duen eta Lanbiden izena eman duen edozein langabe aurkez daiteke. Eskaera guztien artean Lanbidek baimentzen dituen adina proiektu hautatuko dira, babes ekonomiko jaso dezaten. Informazio gehiagorako 944 020 208 telefono zenbakia eta enplegua@arrigorriaga.eus helbide elektronikoa daude.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak