Sareak

☉ Arrigorriaga

Liburu elektronikoen mailegu digital handienetarikoa du Arrigorriagak

Arrigorriaga mailegu digital handiena duen Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren herria da, Gorliz (%61,9) eta Berango (%42) udalerrien atzetik.

|

arrigorriaga liburutegiak mailegu digitala 2014
Goiena.eus

Arrigorriaga mailegu digital handiena duen Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren herria da, Gorliz (%61,9) eta Berango (%42) udalerrien atzetik. Liburu elektronikoen maileguri dagokionez %41,4an dago Arrigorriaga, beste hainbaten aurretik: Astigarraga (%36,8), Getxo (%36,7), Ermua (%32,2) edota Donostia (%31,3). Hego Uribe eskualdeari dagokionez, Galdakao ere agertzen da sailkapenean hemeretzigarren postuan, %24,8an.

Irakurketa Sare Publikoak eLiburutegiaren inguruan egindako azterketaren arabera, Arrigorriagak leku ona du urteroko sailkapen orokorrean eta 1.000 biztanleko maileguenean. Gainera, 2017an 1.000 biztanleko mailegu-portzentajean hirugarren dago mailegu digital handiena duten herrien artean. Estatistika-datu horiek eLiburutegiak Arrigorriagako irakurleen artean duen harrera ona erakusten dute. “Dena dela, plataforma hori iragartzen eta herritarren artean ahalik eta gehiena ezagutarazten jarraitu nahi dugu”, diote udal ordezkariek.

16.000 liburu doan deskargagarri

eLiburutegiak formatu digitaleko 16.000 lan doan deskargatzeko aukera ematen du, euskarazkoak, gaztelerazkoak eta ingelesezkoak, eta ordenagailuan, ordenagailu eramangarrian, tabletan, telefono mugikorrean eta liburu elektronikoan deskarga daitezke. Era berean, liburua streamingen irakurtzeko aukera ere ematen du.

Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jarri zuen martxan 2014 amaieran, Euskadiko liburutegi-sarearekin elkarlanean.

☉ Arrigorriaga

Argazkiak | Mari Domingik eta Olentzerok ibilbidea moldatu eta Arrigorriagako haurrei bisita egin diete

|

Olentzero eta Mari Domingi, gaur, Arrigorriagan // Geuria

Euriak eta iluntasunak ez ditu Mari Domingi eta Olentzero geldiarazi Arrigorriagan.

Ibilbidea moldatu eta Lonbotik hasita, Urgoiti pasealekutik igaro eta udaletxeraino iritsi dira, haurren azken gutunak jaso eta argazkiak egitera baserri mugikorrean.

Hortik kantxa urdinera abiatu dira, txistulari eta guzti.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Ur puzgarriak antolatu dituzte Arrigorriagan, urte amaieran

Jarduera abenduaren 29an antolatu dute 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat eta doakoa izango da

|

Arrigorriagako kiroldegia // Geuria

Arrigorriagako Udalak ur puzgarriak antolatu ditu gabonetako oporretan, abenduaren 29an, udal kiroldegiko igerilekuan.

“Plan bikaina prestatu dugu 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat”, iragarri dute Udaletik. “Goizeko 10:00etatik 13:30ak bitartean ur puzgarriak prestatuko ditugu kiroldegiko igerilekuan, doan!”, eta gaztetxoak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Maruja Torres Adiskideak taldearen sortzailearen izena jasoko du Ollargango futbol zelaiak

Omenaldia abenduaren 28an egingo dute eta futbol partida eta herri bazkaria prestatu dute emakumearen aztarna hilezkortzeko

|

Maruja Torres // Utzitakoa

Arrigorriagako Udalak izen berria ipiniko dio datorren igandean Ollargango futbol zelaiari: ‘Maruja Torres’. 

Marujak Ollargango Adiskideak taldea sortu zuen. “Gure herriko emakumezkoen lehen futbol taldea, bidea sortuz eta kirolaren bidez komunitatea eraikiz. Bere lana eta dedikazioa eskertzeko, ekitaldi bereziak antolatu ditugu”, azaldu dute ufdal ordezkariek.

Omenaldia abenduaren 28an egingo dute futbol partida eta herri bazkari batekin. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa eta interesdunek 670 377 196 telefono zenbakira deitu beharko dute. “Zatoz Ollarganera aitzindari honi merezi duen aitortza ematera! Zure zain gaude!”.

Emakume aitzindaria

Joan den ekainaren 29an zendu zen Maria Torres, ‘Maruja’, Abusuko Adiskideak CD taldeko sortzaile eta presidente ohia. “Atsekabe handiz hartu dugu Maria Torres ‘Maruja’ Adiskideak CDko presidentearen heriotza. Gure doluminik sentikorrenak bere familia eta lagunei. Goian bego”, azaldu dute Bizkaiko Futbol Federaziotik.

Maruja Bizkaiko emakumezkoen futbolean aitzindari izan da. Adiskideak emakumezkoen Kluba erronka batetik jaio zen, senarrek luzatutako apustu bat onartu ostean: “Ezetz praka motzak jantzi eta partida bat jokatu!”. Esan eta egin: partida bakarra ez, Adiskideak CD taldea sortu zuten.

1982-1983. denboraldian Sondikarekin batera federatutako lehenak izan ziren neska horiek. Torresek ilusioz gogoratzen zuen emakume batzuk elkartu eta beraientzat hain “dibertigarria” zen “zaletasun” hura.

Arrigorriagarra zendu zenean, bere bizitzaren inguruko artikulua idatzi genuen GEURIAn, hemen irakurgai.

Egitaraua | Maruja Torresen omenaldia 2025

Abenduak 28, igandea

11:00 Omenaldia
12:00 Partida
15:00 Herri bazkaria

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako osasun zentro berria eraikitzeko orubea eman dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

Eraikin berriak “zonalde osoa hobetuko duela” azpimarratu du Maite Ibarra herriko alkateak, “HAPOk jasotzen duen hirigintza-garapenarekin bat etorriz”

|

Herritar bat, Arrigorriagako gaur egungo osasun zentroaren eraikinaren aurrean // Geuria

Arrigorriagako Udalak orube bat lagako dio Eusko Jaurlaritzari osasun zentro berria eraikitzeko. Gobernu taldeak argi berdea eman dio abenduko osoko bilkuran erabakiari, EH Bildu, Arrigorriaga Gara, NOA eta PSEren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

“Hau zen udalaren azken izapidea”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak. “Gure esku zegoen guztia egin dugu, eta orain Eusko Jaurlaritzari dagokio obrak egitea, Osakidetzaren bitartez”. Osasun zentro berria Eusko Jaurlaritzaren Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen 2025-2032 programan sartu da.

“Gainera, partida bat bideratu da Eusko Jaurlaritzaren 2026ko aurrekontuetan proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak lizitatzeko, eta horrek are gehiago hurbiltzen du udalerriarentzat hain garrantzitsua den obra hori egitea”, gehitu du Ibarrak eta Arrigorriagako osasun zentro berriak “zonalde osoa hobetuko duela” azpimarratu du, “HAPOk jasotzen duen hirigintza-garapenarekin bat etorriz”.

1.600 milioi euro

Duela egun gutxi GEURIAn iragarri lez, Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo du Osakidetzan, hainbat azpiegitura hobetu edo berriak eraikitzeko. Zerrenda horretan Arrigorriagan eraikiko duten osasun zentro berria ageri da.

Diru partida horretatik 74 ekintza egingo dituzte guztira eta horietako 21 lehen mailako osasun zentro berriak eraikitzeko izango dira. Horien artean, Bizkaian Arrigorriagan aurreikusi dutena ageri da, Bilbokoekin (Abusu eta Bolueta), Durangokoarekin eta Urdulizkoarekin batera.

2026an Arrigorriagako osasun zentro berriko obrak egiteko proiektua idazteko eta zuzentzeko zerbitzuak lizitatuko dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Gabonetako irteera Gasteizko Big kartingera eta Nova Jumpera antolatu du Arrigorriagako Gazteguneak

Abenduaren 26an antolatu dute egun osoko irteera kart-ak gidatu eta Nova Jumpen salto egiteko

|

Kaskoak // Big Karting

Gabonetako aurtengo irteera Gasteizera antolatu du Arrigorriagako Gazteguneak abenduaren 26an, bertako Big karting-era eta Nova Jump nabera.

Kartingean kart-ak gidatzeko aukera izango dute Gazteguneko nerabeek, bertako arduradunek emandako jarraibideak errespetatuz.

Nova Jump park-ek elkarren artean konektatutako 60 ohe elastiko ditu, jauzi libreaz gozatzeko aukera ematen duten horma elastikoekin. Hainbat joko-aukera egin ahal ditu erabiltzaileak bertan.

Osorik irakurri