→Arrigorriaga

Enplegu Zentroa zabalduko dute berriro Arrigorriagan

arrigorriaga lanbide zerbitzua 2018 enplegu zentroa

Apirilaren 9an hasiko da berriro Lanbide zerbitzua Arrigorriagan. Orientazio orokorra eta taldeei zuzendutakoa eskaintzeaz gain, Enplegu Zentroa ere jarriko dute martxan.

Apirilaren 9an zabalduko dute berriro Lanbide Zerbitzua Arrigorriagan // Arrigorriagako Udala

Apirilaren 9an hasiko da berriro Lanbide Zerbitzua Arrigorriagan. Orientazio orokorra eta taldeei zuzendutakoa eskaintzeaz gain, Enplegu Zentroa ere jarriko dute martxan

Lanbide Zerbitzua berriro martxan jarriko dute Arrigorriagan, Enplegua eta Sustapen Ekonomikoa arloaren bitartez. Apirilaren 9tik aurrera egongo da erabilgarri zerbitzua eta hiru alderdi hauetan laguntza eskainiko du: orientazio orokorra, taldeentzako orientazio berezia eta Enplegu Zentroa.

Urgoiti pasealekuko 55. zenbakian (lehen solairuan) emango da zerbitzua, ohi bezala, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara (asteartetan 08:00etatik 14:00etara), eta Abusu Zentro Soziokulturalean ostegunetan 08:00etatik 15:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak