→Arrigorriaga

Emakume batek eraso sexista jasan du Arrigorriagan

arrigorriaga_azaroak25_kontzentrazioa_2015_argazkia_arrigorriagako_udala_1

Udal ordezkaritza duten talde politikoek eraso sexista horren aurrean “gaitzespen irmo eta sendoa” azaleratu dute. Elkarretaratzea deitu dute urriaren 5ean.

Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguneko kontzentrazioa, 2015eko azaroaren 25ean // Arrigorriagako Udala

Emakume batek eraso sexista jasan duela salatu du astelehen honetan Arrigorriagan, Udalak jakinarazi duenaren arabera. Indarkeria matxista hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du urriaren 5ean, ostegunez, 19:00etan udaletxeko plazan.

Udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek eraso sexista horren aurrean “gaitzespen irmo eta sendoa” azaleratu dute. Modu horretan, emakumeen aurka doan edonolako ekintza arbuiatu dute. Udalak herritarrei dei egiten die osteguneko kontzentraziora etor daitezen.

Gora