→Arrigorriaga

Gehiegizko ikasle kopurua saihesteko aldarrikapenak lortu du Arrigorriagako eskolan irakasle kopurua handitzea

arrigorriaga eskola 2016 murrizketak

Udalak eta Arrigorriagako ikastetxe publikoko eskola komunitateak batera egindako kudeaketek emaitza izan dute eta irakasle kopurua handituko dute

Udalak eta Arrigorriagako ikastetxe publikoko eskola komunitateak batera egindako kudeaketek emaitza izan dute eta irakasle kopurua handituko dute. Horri esker, Lehen Hezkuntzako 4. mailan gehiegizko ikasle kopurua saihesteko aldarrikapenari irtenbidea eman ahal izango zaio.

Arrigorriagako Udala eta zentroa bera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bildu ondoren, gobernu autonomoak erabakia malgutzea lortu dute eta horrenbestez, zentroak beste irakasle bat izango du.

Bitarteko berri horrekin, Arrigorriagako ikastetxe publikoak Lehen Hezkuntzako ikasgela berria sortu ahal izango du, 18 edo 19 haurrez osatutakoa. Hori dela eta, orain dauden 26 edo 27 ikasle arteko hiru gela egotea ekidingo du, kalitate oneko hezkuntzarako ondorio kaltegarriak dakartzana.

Gora