→Arrigorriaga

Arrigorriagako eskola sinadurak biltzen ari da ikasleen masifikazioari aurre egiteko

arrigorriaga eskola 2016 google maps

Eskola komunitateak adierazi du 4. mailako ikasle-kopurua “nabarmen” areagotu dela. Horren harira, laugarren ikasgela berri bat aldarrikatzen dute

Eskola komunitateak adierazi du 4. mailako ikasle-kopurua “nabarmen” areagotu dela. Horren harira, laugarren ikasgela berri bat aldarrikatzen dute

Ikasturtea behin bukatuta, datorrenari begira ari da dagoeneko Arrigorriagako Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa eta arazo bati aurre egin behar izango dio. “2016-2017 ikasturterako HLHI Arrigorriagako 4. mailan egongo den ikasle-kopurua nabarmen areagotuko da aurreko urteetakoarekin alderatuta“, dio eskola kontseiluak: “Hori dela eta, 26-27na ikasle egongo dira gaur egungo 3 ikasgeletan“.

Eskola komunitateak salatu duenez, “ikasgelako 27 ikasle edukitzeak masifikazioa ez ezik, ezarritako helburuak lortzeko oztopoak ere eragingo ditu eta era berean, bai ikasleen ikaste-prozesuari bai irakasleen lanaren kalitateari eragingo die bete-betean“.

Ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua murrizteko helburuarekin, laugarren ikasgela baten eskaera egin dute Hezkuntzako Delegaritzan, baina Eusko Jaurlaritzak “uko egin dio eskolaren eskaerari“, salarazi dute. Horiek horrela, sinadura-bilketa abiarazi dute eta ikasturte berriari begira bestelako ekintzak egiteko asmoa dutela adierazi dute.

Gora