→Arrigorriaga

Urrutikoetxea eta Elezkano aurrez aurre Eskuz Binakako Txapelketan, Arrigorriagan

Urrutikoetxea Zaratamo finala 2017

Arrigorriagak Eskuz Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hartuko du bihar, abenduak 6, 17:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai.

Mikel Urrutikoetxea Lau eta erdiko finalerdian // Asegarce

Arrigorriagak Eskuz Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hartuko du bihar, abenduak 6. Bertan, elkarren aurka arituko dira Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano aurrelari zaratamarrak. Lau eta erdiko txapeldunordeak Andoni Aretxabaletarekin jokatuko du oraingoan (Ladis Galarza lesionatu ondoren) eta Elezkanok Beñat Rezusta du bidelagun. Jaialdia 17:00etan hasiko da udal pilotalekuan. Eskuz Binakako Txapelketa hasi aurretik Arteaga II-Beroiz eta Peña II-Ibai Zabala pilotariek jokatuko dute.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 20 (aldez aurretik erosita) eta 25 euroan (takilan erosita).

Pilotaleku berritua

Arrigorriagako udal pilotalekuak itxura berritua izango du Eskuz Binakako Txapelketan. Izan ere, hormak margotu berri dituzte. Eraberritzeko lanetarako 45.000 euro inbertitu ditu Udalak.

Gora