→Arrigorriaga

Arrigorriaga eslogan bila dabil

Herriaren identitatea eta baloreak transmitituko dituen eslogana sortu nahi dute Arrigorriagan eta horretarako urtarrilera arte luzatuko den parte-hartze prozesua abiatu du Udalak.

Arrigorriagako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute herria ordezkatuko duen esloganaren aukeraketan / GEURIA

Herriaren identitatea eta baloreak transmitituko dituen eslogana sortu nahi dute Arrigorriagan eta horretarako urtarrilera arte luzatuko den parte-hartze prozesua abiatu du Udalak.

Arrigorriagako herri-sena indartzeko helburuarekin, udalerria ordezkatuko duen eta era erraz eta sortzailean Arrigorriagaren identitatea eta baloreak transmitituko dituen eslogana sortu nahi du Udalak. Horretarako, herritarrei zuzendutako parte-hartze prozesua abiaraziko du azaroaren 6an herriguneko Kultur Etxean (19:00etatik 20:30era). Lehen bilera horretan Arrigorriaga ongien definitzen duten elementuen, ezaugarrien eta sentimenduen ideiak bilduko dira: bere izaera, historia, gizarte ezaugarriak…

Hiru fase
Leloa sortzeko prozesuakhiru fase izango ditu. Lehena azaroan hasiko da, Arrigorriaga definitzen dituzten kontzeptuak eta baloreak zehazteko. Aurreneko etapa honetan, herritarrez gain, Arrigorriagako eskola-komunitateak ere parte hartuko du, hezkuntza ikuspegitik udalerriari buruz dituen ideiak eta hausnarketak proposatzeko. Abenduan helduko da bigarren fasea, leloak sortzeari eta jasotzeari dagokiona. Lehen etapan jasotako ideietatik eta kontzeptuetatik abiatuta, herritarrek eta Arrigorriagako elkarteek sortutako esloganak jasotzeko deialdia irekiko da. Ideiak jasotzeko Interneteko formularioak eta Whatsappa erabliko da. Hirugarren eta azken etapari urtarrilean ekingo diote: esloganen lehen aukeraketa. Fase honetako helburua esloganik erakargarrienen eta egokienen lehen hautaketa egitea da, geroago azken bozketa egiteko. Aukeraketa hori Arrigorriagako herritarrekin eta elkarteekin abenduan egingo den topaketa batean burutuko da. 10 eslogan aukeratuko dira.

Bukatzeko, azken bozketa egingo da urtarrilean. Arrigorriagako herritarrei zabaldutako bozketa-prozesua izango da, eta Arrigorriagan erroldatutako pertsona fisikoek (herritarrak beren izenean) eta juridikoek (elkarteak, enpresak…) edo udalerrian egoitza duten erakundeek parte hartu ahal izango dute. Lehen aukeraketatik ateratako 10 leloen zerrenda Interneteko eta aurrez aurreko hainbat kanalen bidez kontsultatu ahal izango da, herritarrek bozka eman dezaten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak