→Arrigorriaga

Arrigorriagako sei bertsolari elkarrekin lehiatuko dira Bizkaiko Taldekako txapelketan

Arkaitz Zipitriak, Andere Molinuevok, Iker Garitagoitiak, Karlos Molinuevok, Maider Altunak eta Peio Molinuevok osatuko dute Arrigorriagako ‘Estropozu’ bertso taldea.

BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta “etenik barik elikatzeko helburuarekin”,
bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzeko asmoa duen taldekako txapelketa antolatu du urte batez. Hego Uribe eskualdean talde batek eman du izena: Arkaitz Zipitriak, Andere Molinuevok, Iker Garitagoitiak, Karlos Molinuevok, Maider Altunak eta Peio Molinuevok osatuko dute Arrigorriagako ‘Estropozu’ bertso taldea.

Guztira 21 taldek eman dute izena eta 200 parte hartzailetik gora bilduko ditu otsailaren 24an hasi eta maiatzaren 25era arte luzatuko den txapelketak. Parte hartzaileen perfila anitza da oso: oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak