→Arrigorriaga

Euskarazko antzerkiak, bertso musikatuak, Zuztarluze eta Goazen musikala, Arrigorriagako Euskal Astean

arrigorriaga euskal astea 2016 sagardoa

Urriaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da Arrigorriagan Euskal Astea. Sokatira txapelketa, taberna ibiltaria, euskal dantzak eta azoka antolatu dituzte.

Iazko Arrigorriagako Euskal Asteko txotxa // Geuria

Urriaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da Arrigorriagan Euskal Astea. Neska-mutilentzako sokatira txapelketa, taberna ibiltaria, euskal dantzak eta euskal produktuen azoka antolatu dituzte egitarauaren barruan, besteak beste.

Arrigorriagako Euskal Astea 2017 – Egitaraua

Urriak 16, astelehena
10:00 Antzerkia 4 eta 5 urteko ikasleentzako: Lara Larika

Urriak 18, asteazkena
10:30 Antzerkia 3. eta 4. mailakoentzat: Etxean goxo

Urriak 19, osteguna
10:00 Antzerkia 1. eta 2. mailako ikasleentzat: Bertsolharitza

Urriak 20, ostirala
10:00 Bertso musikatuak Lonbo aretoan, 5. eta 6. mailako ikasleentzat
18:00 Zuztarluze txapelketa Lonbo aretoan

Urriak 21, larunbata
18:00 Neska-mutilentzako sokatira lehiaketa (Sokarri) eta Taberna Ibiltaria

Urriak 22, igandea
10:00 Euskal produktuen azoka udaletxeko plazan. Sagardoa eta eusko label pintxoak. Goizean zehar bertsolariak, Estropozu bertso eskolak antolatuta
12:00 Euskal Dantzak pergolan: Durundi Barri (Lemoa), Edurre eta Basauritar (Basauri), Oinarin (Usansolo), Etorki (Ugao), Aritz Berri (Arrigorriaga), Bizkaiko Gaiteroak
18:00 Goazen musikala udaletxeko plazan. Euria bada, kiroldegiko kantxa urdinean

Gora