→Arrigorriaga

Bost urte bete ditu Arrigorriagako Gazte Asanbladak

Arrigorriagako Gazte Asanbladak bost urte bete ditu aurten eta urteurrenaren harira hiru eguneko egitarau zabala antolatu dute Gaztetxean.

Argazkia: Arrigorriagako Gaztetxea

Arrigorriagako Gazte Asanbladak bost urte bete ditu aurten eta urteurrenaren harira hiru eguneko egitarau zabala antolatu dute Gaztetxean. Besteak beste, autogestioaren eta okupazioaren inguruko hitzaldiak, pintxopote ekologikoa, bertso afaria, hockey txapelketa eta kontzertuak iragarri dituzte ekainaren 21, 28 eta 29rako.

GAZTE ASANBLADAREN V. URTEURRENA – ARRIGORRIAGA
Ekainak 21, ostirala
19:00 Hitzaldia: Borroka, bizipenak eta hausnarketa kolektiboa
21:00 Pintxopotea: Oliba-olio dastaketa

Ekainak 28, ostirala
20:00 Arrigorriagako autogestio eta okupazioa esperientziak: Ateneoa, Kuartel Zaharra, Gaztetxea.
22:00 Bertso afaria: Beñat Ugarte eta Iñaki Viñaspre (Izena emateko: 688603951. 8 euro)

Ekainak 29, larunbata
10:00 Hockey txapelkeka (Izena emateko: 664654029)
19:00 Fritanga elektrotxaranga
22:00 Kontzertuak: Striknina + Brigada Suicida + Sasha Green + Rabino Arana

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak